  |
| Osasunkume
> Albisteak > Zerrenda |
 |
 |

400 ikasle baino gehiago bertaratu dira drogen kontsumoa prebenitzeko programaren amaiera ekitaldira
| Data: 11/06/2010 |
Iturria: Eco de Teruel. Teruelgo egunkari digitala. |
 |
 |
 |
 |

EDEX, Sim Romi emakume ijitoen erakundea, Mendatako Udala eta Mari Jose Macaya izan dira saridunak, berdintasunaren aldeko lana aintzatesten duten 2010eko Berdintasuna sariekin.
| Data: 11/06/2010 |
Iturria: Aldundia/Edex |
 |
 |
 |
 |

2009-2010 ikasturteko Osasunkume Eskola Lehiaketak baditu irabazleak
| Data: 11/06/2010 |
Iturria: edex |
Ikasturte honen deialdiak hiru lurralde historietako eskolen parte-hartze handia izan du Lehiaketaren gaia ipuinak eta ipuinek jarrera osasungarriak sustatzeko duten balioa izan zen. Maila guztietako ikasleek euskarri eta formatu ezberdinetan aurkeztu zituzten lanak, eta, guztietatik, bideoa izan zen hautatuena.  |
 |
 |
 |

“Ziberbullying”-a, Garatuko programazioaren irakasleen prestakuntzarako xede
| Data: 11/06/2010 |
Iturria: edex |
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasleak eskola-populazioaren artean ziberjazarpenaren prebentzioan trebatzeko apustua egin du.  |
 |
 |
 |

Irakasleen ondoeza, Garatuko hiru ikastaroren protagonista
| Data: 11/06/2010 |
Iturria: edex |
“Garatu” prestakuntza planaren barruan, irakasleak indartzeko xedea izango duten ikastaro hauek egingo dira. Ikastaroak Euskadiko hiru hiriburuetan egingo dira, azaroa eta abendua bitartean.  |
 |
 |
 |

Bizitzarako Trebetasunak, Deustuko Unibertsitateko ikasgeletan
| Data: 15/12/2009 |
Iturria: edex |
Deustuko Unibertsitateko Lehen Hezkuntzako Graduko lehenengo mailako ikasleek Bizitzarako Trebetasunei buruzko bi orduko eskola izan zuten joan den abenduaren 15ean. Era berean, trebetasun horiek Lehen Hezkuntzan zelan aplikatu daitezkeen ere ikasi zuten.  |
 |
 |
 |

Bizitzaren Abenturak Drogei buruzko Plan Nazionalaren babesa jaso du
| Data: 15/12/2009 |
Iturria: edex |
Aurten ere, Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernu Ordezkaritzak babesa eskaini dio Bizitzaren Abentura programari, Estatuan aplikatu dadin. Laguntza horri esker, 5.200 eskola-umek etekina atera ahal izango diete hezkuntza-komunikazioko estrategia hau osatzen duten materialei.  |
 |
 |
 |

Bizitzaren Abenturak ikasturte berria hasiko du Latinoamerikako ikastetxeetan
| Data: 15/12/2009 |
Iturria: edex |
Erakundeen arteko lankidetzari eta instantzia publikoen diru-laguntzari esker, Latinoamerikako hainbat herrialdetako 52.000 eskola-umek aukera izango dute Bizitzaren Abentura programan murgiltzeko.  |
 |
 |
 |

Solas egiteko ipuinak, formatu berrian
| Data: 15/12/2009 |
Iturria: edex |
Ikasturte honetan, Osasunkume programak formatu berrian eskainiko du Solas egiteko ipuinak proiektua: oso-osorik euskaraz izango da, audio-liburu erako formatu digitalean. Modu horretan, “eskola 2.0” izeneko hezkuntza mota berrira egokituko gara.  |
 |
 |
 |

Osasunkume programatik, urte hasiera zoriontsua opa dizuegu
| Data: 15/12/2009 |
Iturria: edex |
Dagoeneko agur esan behar diogu esperientziaz eta ikasketaz beteta egon den 2009ari. Baina urte berriari ongietorria eman aurretik, atseden hartzeko eta indarra biltzeko unea da; izan ere, 2010. urtea aukeraz eta erronka berriz egotea espero dugu, eta, horrela, modu osasungarriagoan bizitzeko aukera izango dugu.  |
 |
 |
 |

Genero-berdintasuna, Lehen Hezkuntzako ikasgeletan
| Data: 13/11/2009 |
Iturria: edex |
Gure garaiekin bat etorriz, genero-berdintasunaren inguruko balioen hezkuntzak daukan garrantzia islatu nahi izan dugu. Horretarako, ikasturte honetarako, Osasunkume programak material berria sortu du; Genero-berdintasuna: Solas egiteko Ipuinak.  |
 |
 |
 |

“Bizitzaren abentura” programako ikasketak bogotara heldu dira
| Data: 13/11/2009 |
Iturria: edex |
Portugaleteko Udala, Proinapsa (Kolonbia) eta EDEX lankidetza-proiektu batean ari dira lanean, eta, horren bitartez, Engativá (Bogotá) herriko 6.000 eskola-umek “Bizitzaren Abentura” programa dinamizatzen dute.  |
 |
 |
 |

Bizitzaren abentura Valentziako erkidegoan
| Data: 13/11/2009 |
Iturria: edex |
Valentziako Generalitatekin sinatutako hitzarmen bati esker, “Bizitzaren Abentura” programa Valentziako Erkidegoan aplikatuko da, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak, familiak eta bertako telebista-kate zein irratiak bilduko dituen estrategia multikanal gisa.  |
 |
 |
 |

Osasunkume programa ikasgeletara itzuli da
| Data: 13/11/2009 |
Iturria: edex |
Programako maskota materialez beteta dator, Lehen Hezkuntzako ikasleek euren trebetasunak garatu ditzaten eta bizimodu osoagoa lortzeko behar diren tresnak izan ditzaten.  |
 |
 |
 |

Bizitzarako Trebetasunak, Krisi Garaietako Nerabeen Biltzarreko hari nagusia
| Data: 13/11/2009 |
Iturria: edex |
Proposatutako gaien interesa eta hizlarien kalitatea zela eta, profesional ugarik bete zuten egunero Portugaleteko Nautika eta Itsas Makinen Goi Eskola Teknikoko Ekitaldi Aretoa.  |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk 2008-2009 Eskola Lehiaketako sariak eman ditu
| Data: 26/06/2009 |
Iturria: edex |
Joan den ekainaren 18an, OSASUNKUMEk 2008-2009 Eskola Lehiaketako sariak eman zituen. Sariak emateko jaia Arabako hiriburuan izan zen, eta Samaniego ikastetxea izan zen anfitrioia.  |
 |
 |
 |

2008-2009 ikasturteko Osasunkume Lehiaketako sariak Gipuzkoa eta Araba artean banatu dira
| Data: 26/06/2009 |
Iturria: edex |
Joan den ekainaren 9an, epaimahaiaren erabakiaren berri eman zitzaien edizio honetako ikasle eta irakasle irabazleei. Eta aurrekoetan legez, OSASUNKUMEk lehenengo eta bigarren sariak eman dizkie bai Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloari zein Hirugarren Zikloari.  |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk agur esan die 2008-2009 ikasturtean zehar Programan parte hartu duten ikasle, hezitzaile eta zentro guztiei.
| Data: 26/06/2009 |
Iturria: edex |
Beste urte batez, ikasturtea amaituta, OSASUNKUMEk eskerrak eman nahi dizkie bai ikasleei zein hezitzaileei, Programan jarri duten interesagatik eta izan duten parte-hartzeagatik. Eta, era berean, ikasturtean zehar egindako lana aintzatetsi nahi du eta Programan jarritako konfiantza eskertu.  |
 |
 |
 |

Osasunkume 2.0.
| Data: 26/06/2009 |
Iturria: edex |
Interneteko sare sozialek gainerako pertsonekin komunikatzeko modua aldatu dute, eta, Osasunkume programatik, ekimen honetan ari garen pertsonen arteko komunikazioa hobetu nahi dugu. Horretarako, datorren ikasturtean, ziberespazioak eskaintzen dizkigun komunikazio modu berriak erabiliko dira Osasunkume programan.  |
 |
 |
 |

“Nerabezaroa krisi garaietan” izango da Portugaleteko Udalak antolatutako Nazioarteko Biltzarraren gaia.
| Data: 26/06/2009 |
Iturria: edex |
Portugaleteko Udalak (Bizkaia), EDEX Fundazioaren babesarekin, elkarrizketa sustatzeko topaketa bat antolatu du, gorabehera sozial eta ekonomikoko garaiotan nerabeen garapena lantzeko asmoz. Profesionalen arteko trukerako espazio hau urriaren 21, 22 eta 23an egingo da.  |
 |
 |
 |

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa, Agenda 21ekin bat
| Data: 07/05/2009 |
Iturria: edex |
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko Euskal Zentroak (ZERBIKAS) elkarrizketa bat egin zion José Manuel Gutierrez Bastidari. Ingurumen arloko Heziketan masterra dauka Bastidak eta Ingurumen Hezkuntzaren alorko unibertsitate aditua da. Elkarrizketa honetan, Agenda 21eko Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren alderik hurbilena ikus dezakegu. Ingurumena zaintzearen ondorioz, lehen hezkuntzako ikasleek zenbait balio ikasten badituzte, ekologiaren kontzeptua sartzen da tartean, eta, orduan, Ikasketa eta Zerbitzu Solidario ekologikoaz berba egin dezakegu.  |
 |
 |
 |

Joko didaktikoen CDa. Ordenagailuko jokoak, pedagogia ludikoaren zerbitzura.
| Data: 07/05/2009 |
Iturria: edex |
Ikasturte honetan, Osasunkume programak lehen hezkuntzako ikasleen bizitza-ohitura osasungarriak garatzeko aukera ematen die ikastetxeei, 13 joko didaktikoren bidez. Jokoekin lotutako gaiak birziklapena, elikadura eta genero-berdintasuna dira, besteak beste.  |
 |
 |
 |

Osasunkumeren jaiak ikastetxeak alaitzen hasi dira
| Data: 07/05/2009 |
Iturria: edex |
Ikasturte guztietan legez, Osasunkumeren Patioan elkar ikusiko dugu! programaren jaiak zentroetara iritsi dira. Jai hauek izaten duten harrera bikaina dela eta, gogo handiz itxaroten dira. Bertan, irakasle nahiz ikasleek aukera izaten dute programan proposatzen diren balioetan jolas-giroan lan egiten jarraitzeko.  |
 |
 |
 |

OSASUNKUME LEHIAKETAREN AZKEN TXANPA
| Data: 07/05/2009 |
Iturria: edex |
Laster amaituko da Osasunkume lehiaketan Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioari buruzko lanak aurkeztu ahal izateko epea. Aurreko edizioetan bezala, ziur gaude parte hartuko duzuela eta gauzak ondo egingo dituzuela.  |
 |
 |
 |

Osasunkume programak Valentziako Generalitaten egiaztagiria jaso du
| Data: 07/05/2009 |
Iturria: edex |
Osasunkume Lehen Hezkuntzako prebentzio programak Valentziako Generalitaten egiaztagiria jaso du, Generalitateko Prebentziorako Batzorde Teknikoaren derrigorrezko txostena onartua izan ostean.  |
 |
 |
 |

"Solas egiteko ipuinak" saila Uruguayko Telebista Nazionalean
| Data: 16/12/2008 |
Iturria: edex |
EDEXek Latinoamerikako herrialdeetako erakundeekin dituen harreman onei esker, lankidetza ugari izan dira "Biziaren abentura" programaren historian zehar. Azken lankidetza da "Solas egiteko ipuinak" izeneko saila, Uruguayko Telebista Nazionalean eman dena. Abuztuan hasi zen ematen telesaioa, Drogetarako Batzorde Nazionalaren eta El Abrojo GKEren arteko hitzarmena sinatu ondoren. Bi erakunde hauek Uruguaykoak dira.  |
 |
 |
 |

Aratekoak prebentziorako gida bat bidali die Euskadiko ikastetxeei, "Leihoak" izenekoa, Internet erabiltzean sortzen diren arriskuei buruzkoa.
| Data: 16/12/2008 |
Iturria: edex |
Joan den urrian Arartekoak "Leihoak. Gozatu Internetez sarean erori gabe" izeneko materiala bidali zien Euskadiko ikastetxe eta elkarte guztiei. Tresna honen helburua da teknologia berriak erabiltzean 8 eta 12 urte bitarteko haurrei sor dakizkiekeen arriskuei aurrea hartzea, alor honen hezkuntzan erabilgarria izan dadin.  |
 |
 |
 |

Osasunkumeren ikus-entzunezko saila DVD formatuan aurkeztu da
| Data: 16/12/2008 |
Iturria: edex |
Ikus-entzunezko sail hau DVD formatuan aurkeztu da aurtengo ikasturtean, material eguneratuagoak eskaintzeko saiakera eginik. 12 pasartez osatua, Osasunkume programaren material osagarria da.  |
 |
 |
 |

Osasunkume berriz ere ikasgeletan
| Data: 16/12/2008 |
Iturria: edex |
Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritzak lagundurik, Osasunkume Programa Euskadiko ikasleen eguneroko jardueran egongo da aurtengo ikasturtean ere. Eta urtero bezala, hasi den ikasturte berrira ongietorria eman nahi diegu guztioi: ikastetxeak, irakasleak, prebentzioan aritzen diren teknikariak eta Berritzeguneetako profesionalak.  |
 |
 |
 |

Euskadiko hiru hiriburuetan Ikaskuntza eta Elkartasunezko Zerbitzuari buruzko hiru mintegi izan ziren, ZERBIKAS Fundazioak eskainiak, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz eginda.
| Data: 16/12/2008 |
Iturria: edex |
ZERBIKAS Fundazioaren eskutik, joan den urrian hiru mintegi izan ziren, Ikaskuntza eta Elkartasunezko Zerbitzuaren alorreko ondoko adituek emanak: Charo Batlle, pedagogoa, Kataluniako Centre Promotor d"Aprenentatge Servei-koa; María Rosa Tapia, mintegian landu zen gaian aditua eta Centro Latinoamericano de Aprendizaje y Servicio Solidario (CLAYSS) erakundearen Prestakuntza Alorreko arduraduna; eta Rafa Mendia, ZERBIKAS Fundazioaren lehendakaria. Mintegi hauek gauzatu ahal izan ziren Eusko Jaurlaritzako ondoko departamentuek lagundu zutelako: Etxebizitza eta Gizarte Gaietakoak, Kulturakoak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketakoak.  |
 |
 |
 |

OSASUNKUME LEHIAKETARAKO AZKEN ESPRINTA
| Data: 21/04/2008 |
Iturria: edex |
Maiatzaren bukaeran amaituko da Osasunkume lehiaketan Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioari buruzko lanak aurkeztu ahal izateko epea. Aurreko edizioetan bezala, ziur gaude parte hartuko duzuela eta gauzak ondo egingo dituzuela.  |
 |
 |
 |

ZERBIKAS AURKEZTEKO JARDUNALDIA
| Data: 21/04/2008 |
Iturria: edex |
Maiatzaren 15ean, Zerbikas Fundazioa aurkeztu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen ekitaldian. Ekitaldi horretan egon ziren Fernando Consuegra Gizarte Gaietako sailburuordea, Xavier Sánchez Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte-Ekintzako zuzendaria, Nieves Tapia CLAYSSen zuzendari eta Argentinako Gobernuko Hezkuntza Solidarioko Programa Nazionalaren aholkularia, eta Charo Battle, Centre promotor de d’Aprenentatge Servei de Catalunya zentrokoa. Rafael Mendia ZERBIKAS Fundazioko Patronatuaren presidentea ere bertan egon zen.  |
 |
 |
 |

“Ventanas” Sarera arriskurik gabe hurbiltzea
| Data: 21/04/2008 |
Iturria: edex |
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera seguru eta osasungarria ahalbidetzeko asmoz, tresna berri bat aurkezten dizuegu: “Ventanas. Disfrutar de internet sin caer en la red” hezkuntzako pack multimedia. Osasunkume Programaren izaera ludiko eta atsegin berarekin, CD honetan Interneten erabilera osasungarriari eta arriskurik gabeko erabilerari buruzko gaiak lantzen dira, adin txikikoei begira.  |
 |
 |
 |

KUBAKO ESKOLETAN OSASUNA BULTZATZEKO KONPROMISOA
| Data: 21/04/2008 |
Iturria: edex |
EDEXen eta Kubako Hezkuntza Ministerioaren arteko lankidetza proiektua dela bide, irla horretako eskoletan “Bizitzaren Abentura” programa garatzen ari gara, eta proiektu horren barruan Kubako eskoletan osasuna bultzatzeko esperientzia bat jarri zen martxan. Honako honen bidez, esperientzia horren ezaugarri nagusiak azalduko ditugu.  |
 |
 |
 |

“LA FIESTA DE LA CONVERSACIÓN” Hezkuntza esparruan aplikatutako komunikazio efektiboa
| Data: 21/04/2008 |
Iturria: edex |
EDEXek 2007an plazaratutako “La fiesta de la conversación” argitalpenak komunikazioaren arloko zenbait gako eskaini nahi die egunero hezkuntzaren komunikazioaren inguruan lan egiten dutenei. Edizio dinamiko eta koloretsu batek euskarria ematen dio hezkuntza-komunikazio efektiboari buruzko ideiaz eta hausnarketaz betetako testu bati.  |
 |
 |
 |

Gurasoek bizitzako trebetasunak lantzeko prestakuntzako jardunaldiak
| Data: 31/03/2008 |
Iturria: edex |
Joan den otsailaren 12an eta 19an prestakuntzako jardunaldi batzuk izan ziren aitekin eta amekin, bizitzako trebetasunak lantzeko. Jardunaldi bakoitzaren aurkezpenak ordu eta erdiko iraupena izan zuen, EDEXek egin zituen, eta, guztira, 30 lagunek hartu zuten parte. Bi jardunaldietan, Osasunkume programako koordinatzailea den Oihana Rementeria izan zen saioak dinamizatzen. Prestakuntza-saioetan landutako gai nagusiak honako hauek izan ziren: Osasunaren Munduko Erakundeak proposatutako bizitzako trebetasunak eta EDEXek argitara emandako “10 urrats seme-alabei alkoholaren eta gainontzeko drogen erronkari aurre egiten laguntzeko” izeneko argitalpena.  |
 |
 |
 |

Solas egiteko ipuinak izeneko haur literaturako bildumaren aurkezpena
| Data: 31/03/2008 |
Iturria: edex |
Osasunkume programa etengabe ari da aldatzen. Horren adierazgarri gisa, hortxe ditugu ikasturte bakoitzean programaren hezkuntza-proposamenetan sartzen diren material berriak. Ikasturte honetan, bi berrikuntza ditugu materialei dagokienez. Berrikuntza horietako bat aurreko buletinetan ere aipatu genuen, eta honako hau da: Solas egiteko ipuinak, DVD euskarrian jasota. Beste berrikuntza, berriz, tresna pedagogiko horrexetarako atera den euskarri berria da. Izan ere, ikasturte honetan, 5 ipuineko bilduma bat banatu diegu programan parte hartu duten ikastetxeei, bilduma honetako euskarri inprimatuan banatu ere.  |
 |
 |
 |

“BIZITZAREN ABENTURA” IZENEKO PROGRAMARI BURUZ IRAKASLEEI ANDORRAN EMANDAKO PRESTAKUNTZA
| Data: 31/03/2008 |
Iturria: edex |
“Bizitzaren abentura” izeneko programa ezartzeko, EDEXek irakasleen prestakuntza sustatzen du, batez ere oinarrizko hiru arlotan; honako hauek dira arloak:
- Bizitzako trebetasunei buruzko hezkuntza, programaren oinarri kontzeptual gisa hartuta.
- Taldeko dinamikak, ardatz metodologiko bezala.
- Programaren euskarria diren materialak modu erabilgarrian baliatzea.
 |
 |
 |
 |

Dagoeneko zabalik dago 2007/2008 ikasturteko Osasunkume lehiaketako deialdia
| Data: 31/03/2008 |
Iturria: edex |
Urtero bezala, Osasunkume programakoek gai bat proposatuko dizuegu, lehiaketara bidaliko dituzuen lanak egiterakoan oinarritzat har dezazuen. Aurten, iazko ikasturtean bezala, Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioan oinarritutako lan bat egiteak dakartzan onuren alde egingo dugu.  |
 |
 |
 |

ZERBIKAS jaio da, Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioa Euskal Herrian sustatzeko zentroa.
| Data: 31/03/2008 |
Iturria: edex |
Zerbikas hezkuntzari eta gizarte-ekintzari lotuta dauden pertsonek abiarazitako ekimena da, eta gizarte zibileko erakundeen lankidetza eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ongizate eta Gazteria eta Komunitate Ekintzako zuzendaritzen laguntza du.  |
 |
 |
 |

Osasunkumek ongietorria egin dio ikasturte berriari
| Data: 29/11/2007 |
Iturria: EDEX |
Urtero legez, Osasunkumetik ongietorria egin nahi diegu Berritzeguneetako profesionalei, zentroei eta irakasleei, abian den ikasturte berrira. Indarrak berrituta, Programatik sortutako esperientziak zuekin konpartitzeko aukera izatea espero dugu.  |
 |
 |
 |

Osasunkumek 2006-2007 lehiaketako sariak eman ditu
| Data: 29/11/2007 |
Iturria: EDEX |
Joan den ekainaren 12an, Osasunkume programaren 2006-2007 lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia izan zen, eta anfitrioia La Salle-Legazpi ikastetxea izan zen. Ekitaldian Udaleko Prebentzio teknikaria, Zumarragako alkatea eta Osasunkume programaren arduraduna izan ziren.  |
 |
 |
 |

HORDAGO! prebentzioa Bigarren Hezkuntzan
| Data: 29/11/2007 |
Iturria: EDEX |
Behin Lehen Hezkuntza gaindituta, drogamenpekotasunen prebentzioa lantzeko dinamikek HORDAGO! Drogen erronkari aurre egitea programa jarraitzen dute bigarren hezkuntzan ere. Programa EDEXek garatu du eta Eusko Jaurlaritzaren Drogamenpekotasunen Zuzendaritzaren laguntza dauka. Eskola-ikasturte honetan, bigarren hezkuntzako 10.000 ikaslek garatuko dituzte bizitzarako dituzten trebetasunak drogamenpekotasunen prebentzioaren esparruan.  |
 |
 |
 |

Tenerifeko uhartea izan zen “Bizitzarako Trebetasunak” Nazioarteko II. Mintegiaren anfitrioia
| Data: 29/11/2007 |
Iturria: EDEX |
Irailaren 26tik 28ra, “Bizitzarako trebetasunak” Nazioarteko II. Biltzarra izan zen Kanarietan, Drogamenpekotasunen Prebentzio eta Ikerketarako Kanarietako Fundazioak antolatuta. Bertan, Estatuko eta nazioarteko aditu ospetsuek aipatutako modeloaren metodologiari eta aplikazio-eremu desberdinei buruz eztabaidatu zuten.  |
 |
 |
 |

Villabona – Zizurkilgo Jesusen Bihotza zentroak Osasunkume 2006-07ko Lehiaketako bigarren sariaz gozatu du Senda Vivan
| Data: 29/11/2007 |
Iturria: EDEX |
Villabonako Jesusen Bihotza ikastetxeko 4 A mailako ikasleak, Osasunkumeren iazko ikasturteko lehiaketako bigarren sariaren irabazleak, Senda Viva parkean izan ziren, eta, bertan, zenbait animalia ikusi ahal izan zituzten eta, era berean, oso ondo pasatu zuten bertako atrakzioetan.  |
 |
 |
 |

Jaiak Osasunkume zentroetan
| Data: 14/05/2007 |
Iturria: EDEX |
 |
 |
 |
 |

Osasunkume lehiaketak Ikaskuntza-Zerbitzuaren aldeko apustua egin du
| Data: 13/05/2007 |
Iturria: EDEX |
Urtero, Osasunkume lehiaketak xede berria hartzen du, eta, oraingoan, Ikaskuntza-Zerbitzua hartu du oinarri. Ikaskuntza-Zerbitzua ikaskuntza eta komunitatearentzako zerbitzu prozesuak uztartzen dituen heziketa-proposamena da. Guztia proiektu bakar batean dago ondo egituratuta, eta, horri esker, parte-hartzaileak trebatu egiten dira, inguruaren beharrizan errealetan inplikatuz, inguru hori hobetzeko asmoz. Herritarrentzako hezkuntzaren barruan dago. Horretan, komunitateak beharrizan bat bete dela ikusten du eta ikasleek lankidetzaren talde lanaren balioa zein garatzen diren berezko irakasgaiak ikasten dituzte.
 |
 |
 |
 |

Bizitzarako trebetasunak ikasi eta irakasteko eskuliburua
| Data: 12/05/2007 |
Iturria: EDEX |
EDEXek “Bizitzarako Trebetasunak. Trebetasunak ikasi eta irakasteko eskuliburua” argitaratu berri du. Argitalpen honetan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) 1993an adierazitako hamar trebetasun psikosozialak jasotzen dira; trebetasun horiek, hain zuzen ere, gizartearen aldeko jarrerak sustatzeko eta arrisku jokabideak saihesteko garatu beharrekoak ziren.  |
 |
 |
 |

Gazteen osoko bilkura gazteei eta drogei buruz, Eusko Legebiltzarrean
| Data: 11/05/2007 |
Iturria: EDEX |
Joan den apirilaren 23an Gazteen Osoko Bilkura izan zen Eusko Legebiltzarrean. “Hator eztabaidara!” programaren barruan, Euskadiko ganbera duela lau urtetik ari da garatzen ekimen hau. Gazteen eta drogen arteko erlazioari buruzko deklarazio bat onartu zen. Deklarazioa Euskadiko hiru probintzietako DBHko 75 ikasleek idatzi eta adostu zuten, bakoitza bere ikasgelako ordezkari legez.
 |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk jarduera ludiko bat proposatu du, Umeen Nazioarteko Eguna dela eta.
| Data: 12/12/2006 |
Iturria: EDEX |
Joan den azaroaren 20an Umeen Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu guztian. Umeek bizi duten egoeraren eta dagozkien eskubideen betetze mailaren inguruko kontzientzia soziala suspertzera zuzendutako jardunaldia da.  |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk bere aurpegi ludikoena aurkezten die eskola-umeei eta beraien hezitzaileei.
| Data: 12/12/2006 |
Iturria: EDEX |
Behin ikasturte berria hasita, OSASUNKUMEk berriro aurkezten du ikasleek gehien baloratzen duten jardueretako bat: Patioko Jaiak.  |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk hezitzaile eta familiekin batera sustatzen ditu bizimodu osasungarriak.
| Data: 12/12/2006 |
Iturria: EDEX |
Joandako ikasturtean bezala, programak Bizitzarako Gaitasunen hezkuntza landu nahi du 2006-2007 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako ikasleen hezitzaile eta familiekin batera.  |
 |
 |
 |

Bizitzaren Abentura programa zenbait autonomia erkidegotan eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan garatu da.
| Data: 12/12/2006 |
Iturria: EDEX |
1994tik, Bizitzaren Abentura zenbait autonomia erkidegotako eskoletan garatu da, eta, aurtengo ikasturtean, proposamena Aragoi, Asturias, Gaztela eta Leon, Kanariak, Katalunia, Madril, Murtzia eta Nafarroako eskoletan dago presente.  |
 |
 |
 |

Oraingoan, Eusko Jaurlaritzaren apustu berritua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara hedatu da, 6 eta 16 urte bitarteko etapa betetzeko.
| Data: 12/12/2006 |
Iturria: EDEX |
Eusko Jaurlaritzaren Droga Gaietako Zuzendaritzak berretsi egin du OSASUNKUME programarekiko konfiantza. Oraingoan, konfiantza hori HORDAGO! Drogen erronkari aurre egitea programara ere hedatu da. Programak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasle eta irakasleengana bideratzen ditu bere hezkuntza-proposamenak.  |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk agur esan die 2005-2006 ikasturtean zehar Programan parte hartu duten ikasle, hezitzaile eta zentro guztiei.
| Data: 29/06/2006 |
Iturria: EDEX |
Beste urte batez, ikasturtea amaituta, OSASUNKUMEk eskerrak eman nahi dizkie bai ikasleei zein hezitzaileei, Programan jarri duten interesagatik eta izan duten parte-hartzeagatik. Eta, era berean, ikasturtean zehar egindako lana aintzatetsi nahi du eta Programan jarritako konfiantza eskertu.
 |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk 2005-2006 Eskola Lehiaketako sariak eman ditu.
| Data: 28/06/2006 |
Iturria: EDEX |
Joan den ekainaren 19an, OSASUNKUMEk 2005-2006 Eskola Lehiaketako sariak eman zituen. Sariak emateko jaia Gasteizen izan zen, eta Ramón Bajo Ikastetxea izan zen anfitrioia.
 |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk hiru eskola-jai dinamizatu ditu ikasturte honetan.
| Data: 27/06/2006 |
Iturria: EDEX |
Ikasturte honetan, eta bere proposamenen artean, OSASUNKUMEk hiru jai egin ditu “Patioan elkar ikusiko dugu!” izenburupean.  |
 |
 |
 |

PANTAILA LAGUNAK, Interneten, telefono mugikorren eta bideo-jokoen erabilera egokiaren alde.
| Data: 26/06/2006 |
Iturria: EDEX |
PANTAILA LAGUNAK gazteen artean Interneten eta on line teknologia berrien erabilera seguru eta osasungarria sustatzeko ekimena da.
 |
 |
 |
 |

San Benito ikastolak OSASUNKUME 2005 Lehiaketako lehenengo sariaz gozatu du Murillo de Gallegon (Huesca).
| Data: 25/06/2006 |
Iturria: EDEX |
Joan den ikasturtean, Lazkaoko San Benito Ikastolak OSASUNKUME Eskola Lehiaketako Hirugarren Zikloko lehenengo saria irabazi zuen. Ikastolako ikasleek lau eguneko egonaldia egin dute Multiabenturako Zentro batean.  |
 |
 |
 |

“Osasunkume-Bizitzaren Abentura ikus-entzunezko seriea bide berritzaile eta erakargarria da ikasgelan Osasun Hezkuntza garatzeko”.
| Data: 09/05/2006 |
Iturria: EDEX |
Carmen Elezgarai, Mungiako “Legarda Alde” Eskolako irakaslea.
Carmen Elezgarai “Legarda Alde” Eskolako Lehen Hezkuntzako irakaslea da duela urte batzuetatik. Azken bost urteetan, OSASUNKUME programan parte hartu du, bere ikasgelan Osasun Hezkuntza sustatzeko era ludiko eta parte-hartzailean.
 |
 |
 |
 |

EDEXek on-line prestakuntzaren aldeko apustua egin du, irakasleen eta beste gizarte-eragile batzuen trebakuntzarako estrategia osagarri gisa
| Data: 08/05/2006 |
Iturria: EDEX |
EDEXek on-line prestakuntzarako educAccion.net plataforma sortu du. Ekintzarako heziketa plataforma da, eta Internet bidezko urrutiko heziketaren printzipioetan dago oinarrituta.  |
 |
 |
 |

Tresna berria neska-mutikoak bizitzarako trebetasunetan hezteko
| Data: 07/05/2006 |
Iturria: EDEX |
EDEXek gida didaktiko bat diseinatu du, “Solas egiteko ipuinak” bilduma Bizitzarako Trebetasunen arlotik aztertzeko. Gida eskola eta eskolaz kanpoko hezitzaileei dago zuzenduta.  |
 |
 |
 |

Zortzi autonomia erkidegotako eta Latinoamerikako bederatzi herrialdetako profesionalak bildu dira Bizitzaren Abenturaren X. Mintegian.
| Data: 06/05/2006 |
Iturria: EDEX |
1989an OSASUNKUME - Bizitzaren Abentura sortu zenetik, programaren inguruko topaketa ugari egin dira. 1996an, Bizitzaren Abentura I. Mintegi Iberoamerikarra egin zen, eta programaren garapenarekin konprometitutako zenbait herrialdetako profesionalek hartu zuten parte. Hamargarren mintegia joan den maiatzaren 23, 24, 25 eta 26an izan zen Zaragozan, “Bizitzarako trebetasunak eta komunikazio estrategiak. Ilusioak kutsatu, zentzua konpartitu” leloaren pean. Topaketa Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzaren, Aragoiko Gobernuaren eta Zaragozako Udalaren laguntzari esker egin ahal izan zen.  |
 |
 |
 |

Datozen egunetan, OSASUNKUMEk 2005-2006 eskola-lehiaketako irabazleen izenak jakinaraziko ditu.
| Data: 05/05/2006 |
Iturria: EDEX |
Aurreko eskola-lehiaketetan legez, otsailaren 15ean OSASUNKUME 2005-2006 eskola-lehiaketarako deialdia egin zen. Lanak hartzeko epea maiatzaren 31n amaitu zen.
Lehiaketaren helburua da bai eskola-umeek zein irakasleek espazio bat aurkitzea, ikasturtean zehar OSASUNKUME programako heziketa proposamenetatik abiatuta osasunerako heziketaren arloan egindako lanak aurkeztu ahal izateko.
 |
 |
 |
 |

Bizitzaren Abentura X. Mintegi Iberoamerikarra maiatzean izango da Zaragozan (Aragoi).
| Data: 20/04/2006 |
Iturria: EDEX |
Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzaren Aragoiko Gobernuaren eta Zaragozako Udalaren laguntzarekin, hiri horretan Bizitzaren Abentura X. Mintegi Iberoamerikarra izango da maiatzaren 23tik 26ra.
 |
 |
 |
 |

Aragoi eta Asturiaseko irakasleen prestakuntza Bizitzarako Trebetasunen arloan.
| Data: 19/04/2006 |
Iturria: EDEX |
Ikasturte honetan, eta Bizitzaren Abentura Programaren markoan, Aragoi eta Asturiaseko ehun bat hezitzailek Bizitzarako Trebetasunen arloko zenbait prestakuntza tailerretan hartu dute parte.
 |
 |
 |
 |

Oraindik lanak ari dira heltzen OSASUNKUME eskola-lehiaketara
| Data: 18/04/2006 |
Iturria: EDEX |
Aurreko urteetan legez, OSASUNKUMEk beste behin deitu du bere eskola-lehiaketa. Lehiaketa joan den otsailaren 15ean deitu zen eta maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik.
 |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk bere eskola-jaiak dinamizatu ditu Zarautzen
| Data: 17/04/2006 |
Iturria: EDEX |
Eskola-ikasturte honetan, OSASUNKUMEk, besteak beste, jai-giroko topaketak egingo ditu interesatutako eskoletan. Topaketen izena “Patioan elkar ikusiko dugu!” da
 |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk Liburutegi Digital Soziala bisitatzera animatzen ditu irakasleak
| Data: 16/04/2006 |
Iturria: EDEX |
Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren laguntzarekin, EDEXek Liburutegi Digital Soziala sortu du. Bertan, heziketa munduko profesionalentzat eta ekintza soziosanitarioaren arloko profesionalentzat garrantzi berezia daukaten milaka agiri elektroniko aurkitu daitezke  |
 |
 |
 |

OSASUNKUME Buletin digitalak interesa duen edonor parte hartzera gonbidatzen du.
| Data: 28/03/2006 |
Iturria: EDEX |
OSASUNKUME Buletina programarekin konprometitutako pertsona zein erakundeei zuzendurik dagoen komunikazio tresna elektronikoa da. Orain, pertsona eta erakunde horiek buletinaren prestaketan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.
 |
 |
 |
 |

Iritsi dira OSASUNKUME eskola lehiaketarako lehenengo lanak.
| Data: 28/03/2006 |
Iturria: EDEX |
Aurreko urteetan bezala, OSASUNKUMEk bere eskola lehiaketarako deialdia egin du. Epea 2006ko maiatzaren 31ra arte luzatuko da, eta lehenengo lanak iristen hasi dira.  |
 |
 |
 |

Arretaz.net: Laneko segurtasun eta arriskuen prebentziorako I. eskola lehiaketa.
| Data: 28/03/2006 |
Iturria: EDEX |
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru ikastetxek saria eskuratu dute laneko segurtasun eta arriskuen prebentziorako lehenengo lehiaketan (Arretaz.net).
 |
 |
 |
 |

Haur literaturako bilduma batek haurren eskubideak sustatzen ditu.
| Data: 28/03/2006 |
Iturria: EDEX |
Joan den martxoaren 7an, “Solas egiteko ipuinak” haur literaturako bilduma aurkeztu zen Bilbon. Aurkezpen ekitaldia Casa del Libro liburu-dendan izan zen, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko zuzendaria, UNICEF-Euskal Herriko lehendakaria, EDEXeko zuzendari nagusia eta Desclée argitaletxeko zuzendaria egon ziren bertan.
 |
 |
 |
 |

Eskola irratiak: osasun hezkuntza bultzatzeko estrategia eraginkorra.
| Data: 28/03/2006 |
Iturria: EDEX |
OSASUNKUME programak 3 minutu irauten duten 44 ipuinez osaturiko bilduma prestatu du ikastetxeetan irrati hezigarria garatzeko.  |
 |
 |
 |

Bizitzarako gaitasunei buruzko trebakuntzak irakasle eta familien aldeko erantzuna jaso du.
| Data: 28/02/2006 |
Iturria: Edex |
 |
 |
 |
 |

ETB 1 kateak "Solas egiteko ipuinak" animazio seriea ematen du, BETIZU saioaren barruan.
| Data: 27/02/2006 |
Iturria: Edex |
 |
 |
 |
 |

"10 urrats seme-alabei alkoholaren eta gainontzeko drogen erronkari aurre egiten laguntzeko" gida familien esku jarriko du OSASUNKUMEk.
| Data: 26/02/2006 |
Iturria: Edex |
 |
 |
 |
 |

OSASUNKUMEk Eskolako Lehiaketaren edizio berriaren deialdia egin du.
| Data: 25/02/2006 |
Iturria: Edex |
 |
 |
 |
 |

Umeek Internet modu seguruan erabiltzeko erak.
| Data: 24/02/2006 |
Iturria: Edex |
 |
 |
 |
 |

OSASUNKUME berriro ikastetxeetan.
| Data: 05/01/2006 |
Iturria: EDEX |
Aurreko ikasturteetan legez, OSASUNKUME ikasgeletara itzuli da 2005-2006 ikasturtean, bere istorioak milaka eskola-ume euskalduni proposatzeko.  |
 |
 |
 |

Proposamen berrien artean, OSASUNKUMEk buletin digitala sartu du.
| Data: 04/01/2006 |
Iturria: EDEX |
2005-2006 ikasturtean, OSASUNKUMEk hainbat nobedade aurkezten ditu. Besteak beste, buletin digital hau argitaratu eta banatuko du programan parte hartzen duten pertsona guztien artean.  |
 |
 |
 |

Bizitzarako trebetasunen arloko prestakuntza irakasleentzat.
| Data: 03/01/2006 |
Iturria: EDEX |
Ikasturte honetan, OSASUNKUMEk, irakasleekin batera, Bizitzarako Trebetasunen heziketan sakonduko du.  |
 |
 |
 |

Bizitzarako trebetasunen arloko prestakuntza gurasoentzat.
| Data: 02/01/2006 |
Iturria: EDEX |
OSASUNKUMEren helburua Lehen Hezkuntzako ikasleen artean bizitza estilo osasungarrien garapena sustatzea da. Horretarako, hasiera-hasieratik, bere proposamenetan familiak inplikatzea bilatu du.  |
 |
 |
 |

Beste urte batez jai giroko topaketak ospatuko ditugu eskoletako patioetan
| Data: 01/01/2006 |
Iturria: EDEX |
OSASUNKUMEk heziketa komunitateari zuzentzen dizkion proposamenen artean, hala nahi izan duten ikastetxe parte-hartzaileetan jaiak ospatzea gauza normala izan da azken urteetan.  |
 |
 |
|
 |
|