Irakasleen ondoeza, Garatuko hiru ikastaroren protagonista

Formakuntzaren materialaren azala  

“Garatu” prestakuntza planaren barruan, irakasleak indartzeko xedea izango duten ikastaro hauek egingo dira. Ikastaroak Euskadiko hiru hiriburuetan egingo dira, azaroa eta abendua bitartean.

Urtero, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasleentzako prestakuntza plana prestatzen du. Unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzako irakasleen gaitasun profesionala hobetzeko prestakuntza proposamenak aurkezten dira, eta, bereziki, hezkuntza sistema hobetzekoak. Gainera, irakasleen etengabeko prestakuntza ahalbidetu nahi da, jardunean dauden irakasleek beraiek antzemandako eta egindako eskaeren arabera.

 

Zentzu horretan, azken urteotan, irakasleek, zenbait egoeratan, beren segurtasuna arriskuan ikusi dute lanpostuetan, eta horrek nabarmen azaleratzen du “irakasleen haserrea” deitutakoa. Haserre hori murriztu eta prebenitzeko helburuarekin, ikastaro honen asmoa izango da irakasleek trebetasun pertsonalak garatzen laguntzea, Bizitzarako Trebetasunen ikuspegitik lan-zereginak betetzeak dituen presioei eusten jakiteko.

 

Ikuspegi horrek gero eta garrantzi eta ospe handiagoa dauka, eta, batez ere, pertsona bakoitzak bere buruarekin, gainerako pertsonekin eta inguruan daukagun munduarekin dituen harremanekin dauka zerikusia. Ikuspegi horrek gaitasun kognitiboak, emozionalak eta interpertsonalak lantzeko orduan arrisku psikosozialak prebenitzeko baliagarriak diren tresnak eskuratzea ahalbidetzen du.

 

“Ikastetxeko elkarbizitzaren kudeaketa” ikastaroa irakasleei zuzenduta dago batez ere; izan ere, talde profesional honek pisu handia izaten du bizikidetza giro ona sortu eta mantentzeko lanean, eta, ondorioz, aipatutako arrisku psikosozialak jasateko aukera handiagoak dituen taldea da. Ikastaroa lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasleei dago zuzenduta.

 

LEKUA

EGUNAK

Vitoria-Gasteiz

SEAVI negozio zentroa

Pedro Asúa 69-73

AZAROA: 16, 17, 18, 23 eta 24

Bilbao

KOOPERA Aretoa

Fernández del Campo 16-18

AZAROA: 2, 3, 4, 9 eta 10

Donostia-San Sebastián

Nazaret Zentroa

Aldakoenea 36

AZAROA: 30

ABENDUA: 1, 2, 14 eta 15

Erlazionatutako URL helbideak

http://www.garatuentidadeak.net/ikastaroak/Cursos%202010_2011%20Garatu%202.pdf


(c) Edex 2001-2007