“Ziberbullying”-a, Garatuko programazioaren irakasleen prestakuntzarako xede
 |
| Formakuntzaren material baten azala | |
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasleak eskola-populazioaren artean ziberjazarpenaren prebentzioan trebatzeko apustua egin du.
Irakasleen etengabeko prestakuntza da Euskadiko eskola-sistemako maila desberdinetako irakasleei urtero eskaintzen zaizkien ikastaroen xedea. Horrela, trebetasuna indartu nahi dira jardun profesionalaren garapenean; izan ere, lanbide horretan gizarte-aldaketek eragin handia daukate.
Zentzu horretan, azken urteetan, komunikazioaren teknologien eta gizartearen interkonektibitatearen garapena azkartu egin da mundu mailan. Gizarte-sareak, 2.0 webguneak eta gizartearen partaidetza sarearen edukian bihurtu dira protagonista. Ingurune horretan, eskola-populazioa ezin hobeto moldatzen da, berezko digitalen belaunaldia baitira eta beraientzat teknologia hori erabiltzeak ez baitauka inolako zailtasunik. Dena dela, adingabeak eta sareari lotutako zenbait arriskurekiko ahulak izaten jarraitzen dute, eta arrisku egoerak prebenitzen lagundu diezaiekegu.
Hori da irakasleei eskainitako “Ziberbullyinga. Jazarpena pantailan” prestakuntzaren oinarria. Prestakuntza honen helburuak hauek dira:
· Irakasleei Ziberbullyingaren buruz beharrezkoa den informazioa eta indarkeria-mota honen gaineko prebentzioa eta esku-hartzea ahalbidetzeko trebetasun egokiak eskaintzea.
· Ziberbullyinga eta bere adierazpen-era desberdinak zertan dautzan jakitea.
· Ohiko jazarpen edo bullying prozesuekin dituen antzekotasun eta desberdintasun nagusiak identifikatzea.
· Ziberbullyinga prebenitzeko heziketa-baliabide eta trebetasunak edukitzea.
· Ziberjazarpena antzematen ikastea antzemandako kasuetan esku hartzeko proposamenak eskaintzea.
Prestakuntzak “Ziberbullying. Guraso eta irakasleentzako gida praktikoa” eta “Ziberbullying-a. Teknologia berrien bidezko jazarpena prebenitzeko gida arina” material didaktikoaren laguntza izango du.
Ikastaroa lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasleei dago zuzenduta, eta egun eta leku hauetan emango da.
|
LEKUA |
EGUNAK |
|
Vitoria-Gasteiz |
SEAVI negozio zentroa
Pedro Asúa 69-73 |
AZAROA: 3, 4, 9, 10 eta 11 |
|
Donostia-San Sebastián |
Nazaret Zentroa
Aldakoenea 36 |
AZAROA: 15, 17, 18, 22 eta 24 |
|
Bilbao |
KOOPERA Aretoa
Fernández del Campo 16-18 |
AZAROA: 25 eta 29
ABENDUA: 1, 2 eta 9 |
Erlazionatutako URL helbideak
http://www.garatuentidadeak.net/ikastaroak/Cursos%202010_2011%20Garatu%202.pdf
|