400 ikasle baino gehiago bertaratu dira drogen kontsumoa prebenitzeko programaren amaiera ekitaldira
 |
| Gaur goizean egindako antzezpenaren irudia. | |
Ana Bardají. Bizitzaren Abentura programaren amaiera bizikidetza jardunaldi bat izan da lehen hezkuntzako ikasleentzat.
Teruelgo Erakusketa eta Biltzar Jauregiak gaur goizean hartu du bizikidetza jardunaldia. Bertan, hiriko eskola ezberdinetako ikasleak bildu dira, Bizitzaren Abentura programaren amaiera dela-eta. Proiektu honek drogamenpekotasuna prebenitzea eta ohitura osasungarriak bultzatzea du helburu.
Urte osoan, lehen hezkuntzako ikasleek programa honen gaineko jardueretan egin dute lan. EDEX Fundazioaren ekimena den programa honek “umeak ditu ardatz, bai eta eurekin harremanak dituzten pertsonak ere", adierazi du Roberto Floresek, fundazioaren presidenteak”. EDEXek, era berean, antzeko programak garatzen ditu autonomia erkidegoko bigarren mailako hezkuntzan eta Hegoamerikako hainbat herrialdetan. Lehen mailako hezkuntzako umeekin erabilitako metodologiari dagokionez, azaldu du “programa umeak dibertitzeko diseinatu zela, baina horrek ez duela esan nahi ikasiko ez dutenik; horregatik, bada, pentsatu genuen prebentzioaren gaineko programa garatzeko sortzen genuen materiala deigarri izan behar zitzaiela umeei, eta, adin horretan, eragin handiena duena bildumak egitea da”.
Zentzu horretan, Floresek adierazi du “bizitzaren abentura programak kromoen bilduma duela ardatz, eta, bertan, estanpak, irudiak eta kromoak pixkanaka-pixkanaka gehitu daitezke, drogamenpekotasuna prebenitzeko gaiak jorratu ahala”.
Proiektu honek lau ardatz nagusi ditu: autoestimua, bizitzarako trebetasunak, drogak eta ohitura osasungarriak.
Antzezlana
Programaren amaierarako, antzezlana antolatu da, eta goizean zehar antzeztu da Erakusketa Jauregiko areto nagusian. Lana ohitura osasungarriak sustatzearekin erlazionaturik zegoen, eta ume-animazioko jarduera ezberdinak egin dira, joko ludikoekin.
Jarduera hau Komunitate Prebentziorako Zentroak eskola esparrurako gauzatutako jarduera multzoen barruan jasotzen da, hain zuzen ere, Drogamenpekotasunaren Prebentziorako Udal Planaren barruan.
Iturria: Eco de Teruel. Teruelgo egunkari digitala.
|