Osasunkume programatik, urte hasiera zoriontsua opa dizuegu
 |
| Ondo pasa! | |
Dagoeneko agur esan behar diogu esperientziaz eta ikasketaz beteta egon den 2009ari. Baina urte berriari ongietorria eman aurretik, atseden hartzeko eta indarra biltzeko unea da; izan ere, 2010. urtea aukeraz eta erronka berriz egotea espero dugu, eta, horrela, modu osasungarriagoan bizitzeko aukera izango dugu.
Osasunkume programako bulego teknikotik, jaietako zorion-agur hau aprobetxatu nahi dugu, programa hau ikasgelan aplikatzeko orduan gure laguntza osoa eskaintzeko. Jakinarazi nahi dizuegu programarekin zerikusia duen edozein gairi buruz lankidetzan aritzeko prest gaudela. Programari eta bere funtzionamenduari buruz dugun ezagutza eskaintzen dizuegu, azken erabiltzaileek, ikasleek, ahalik eta etekinik handiena atera diezaioten. Programa honekin bi helburu bilatzen ditugu; izan ere, honen bitartez, irakasleei ere tresna bat eskaini nahi diegu, lehen hezkuntzan osasunaren sustapena landu ahal izan dezaten. Hori dela eta, lankidetza funtsezkoa iruditzen zaigu, programa honen potentzialtasunak ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.
Besterik gabe, atsedenaldi gozoa eta jai zoriontsuak izan ditzazuela.
Erlazionatutako URL helbideak
www.osasunkume.net
|