Bizitzaren Abenturak Drogei buruzko Plan Nazionalaren babesa jaso du

Bizitzaren Abentura  

Aurten ere, Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernu Ordezkaritzak babesa eskaini dio Bizitzaren Abentura programari, Estatuan aplikatu dadin. Laguntza horri esker, 5.200 eskola-umek etekina atera ahal izango diete hezkuntza-komunikazioko estrategia hau osatzen duten materialei.

Programan jarritako konfiantza dela eta, urterik urte (harreman honek 7 urte baino gehiago irauten du jadanik), lurralde osoko eskola-umeek euren ikasgeletan landu dezakete Bizitzaren Abentura. Ikasturte honetan, 250 irakaslek erabiliko dituzte materialak, eta 5.200 ikaslek hartuko dute parte.

Modu horretan, programa hau Euskadiko, penintsulako eta Latinoamerikako herrialdeetan dauden ikastetxeetako irakasle eta ikasleen arteko topagune bihurtuko da. Programaren bitartez sustatzen diren ikasketak modu desberdinean egiten dira, ikastetxeen eta beren testuinguru soziokulturalen arabera. Baina benetan interesgarriena da jakitea ikasleek pozarren hartzen dutela programa hau ikastetxe guztietan, eta, gainera, osasuna eta bizitzarekiko jarrera positiboak sustatzea posible dela.

Drogei buruzko Plan Nazionalak emandako babes honi esker, ikasturte honetan 5.200 ikasle gehiagori emango diegu ongietorria; izan ere, Osasunkume Programaren eta Bizitzaren Abenturaren familia handiaren parte izango dira.

Erlazionatutako URL helbideak

www.laaventuradelavida.net


(c) Edex 2001-2007