Bizitzarako Trebetasunak, Deustuko Unibertsitateko ikasgeletan

Formakuntzaren momentu bat  

Deustuko Unibertsitateko Lehen Hezkuntzako Graduko lehenengo mailako ikasleek Bizitzarako Trebetasunei buruzko bi orduko eskola izan zuten joan den abenduaren 15ean. Era berean, trebetasun horiek Lehen Hezkuntzan zelan aplikatu daitezkeen ere ikasi zuten.

EDEXen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker, Lehen Hezkuntzako Graduko lehenengo mailako ikasleek Bizitzarako Trebetasunei buruzko eskola bat izan dute. Eskolaren edukia 10 Trebetasunei buruzkoa izan zen, eta trebetasun horiek Lehen Hezkuntzako ikasleei zelan irakatsi behar zaizkien ere ikasi zuten. Hauxe izan zen prestakuntza-saioaren egitura:

 

·         Bizitzarako 10 Trebetasunen aurkezpena. Trebetasunei buruzko sarrera labur batek gaia kokatu zuen eta ikasleengan jakin-mina piztu zuen.

·         Talde-dinamiken metodologia. Trebetasunak irakasteko teknikak behar bezala aplikatu ahal izateko, taldeak dinamizatzeko moduak ezagutu behar dira; izan ere, talde guztiak ez dira berdinak, bertako kideak ere askotarikoak dira eta.

·         Dinamizatzailearen profila. Trebetasunak lantzeko erabiliko diren saioak dinamizatzeaz arduratuko den pertsonaren jarrerak eta gaitasunak profil batean jaso daitezke. Modu horretan, indarguneak eta ahulguneak ezagutuko ditugu, eta, horrela, batzuk sustatu eta besteak hobetu egingo ditugu.

·         Lehen Hezkuntzako Bizitzarako Trebetasunetan oinarritutako programak. Programa horiek Lehen Hezkuntzako ikasleentzat diseinatutako hezkuntza-komunikazioko estrategia baten euskarri gisa erabiliko dira, baina ondo ezagutu behar dira, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

 

Saioan 74 ikasle egon ziren, eta arreta handiz jarraitu zituzten Oihana Rementeriak emandako azalpenak. Bizitzarako Trebetasunetara lehen hurbilketa honekin, egindako dinamikeen bidez, egiaztatu ahal izan zuten modelo honen berezitasuna. Ulertu zuten nola Trebetasunak ezinbestekoak dira lehen hezkuntzan lantzeko. Baita egon ziren hausnarketa pertsonalerako momentuak, irakasteko eta bizimodu osasuntsua edukitzeko beharrezko trebetasunak eta jarrerei buruz. Ikasle batek ezan zuen trebetasunen ikaskuntza norberen buruko bizipen ikaskuntza batetik pasatzea daukan garrantzia era eraginkorragoaz transmititzeko. Zalantzarik gabe hasiera bikaina.

Erlazionatutako URL helbideak

www.habilidadesparalavida.net


(c) Edex 2001-2007