Osasunkume programa ikasgeletara itzuli da

Ikasturte honeko materialak  

Programako maskota materialez beteta dator, Lehen Hezkuntzako ikasleek euren trebetasunak garatu ditzaten eta bizimodu osoagoa lortzeko behar diren tresnak izan ditzaten.

Ikasturte honetarako, programak material hauek ditu:

Oinarrizko materiala:

Solas egiteko Ipuinak: Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklorako, programak marrazki bizidunetako 30 istorioz osatutako bilduma bat jartzen du irakasleen esku, DVD euskarrian. 3 DVDko pack batean, hiru elementu hauek aurkezten dira:

  • Animaziozko 10 istorio (bakoitzak 3 minutu irauten du).
  • Eduki zehatzak lantzeko lau joko (tabakismoa eta abar).
  • Irudien deskargak, koloreztatzeko.

Gida didaktiko baten bidez, irakasleek 30 jarduera dinamizatu ditzakete, estimulu gisa jokatzen duten 30 istorioetako bakoitza ikusita.

Kromoen albumak: OSASUNKUMEk kromoen album bana prestatu du ikasturte bakoitzerako, eta Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleen esku jartzen ditu. Albumak oso erakargarriak dira, eta, gainera, kontuan hartu behar da adin hauetako ikasleak oso bildumazaleak direla. Horrela, proposatutako ikasketak izaera ludiko argia dauka, eta ikasle eta irakasleek bereziki baloratzen dute hori.

Irakasleen gida: Irakasleek Gida didaktiko bat dute, maila bakoitzean lantzen diren 36 gaietako bakoitzerako jarduera jakin bat egin ahal izateko.

Material osagarria:

Joko Didaktikoen CDa: CD interaktibo honek zenbait joko hezitzaile ditu, eta, beraien bitartez, modu ludikoan, OSASUNKUMEren heziketa-proposamenek jorratzen dituzten gaiei lotutako ikasketak bultzatzen dira. Modu atseginean, adin txikikoak bizitza-estilo osasungarriaren garapenerako garrantzitsuak diren gaiekin ohitzen joatea da gure asmoa.

OSASUNKUME ikus-entzunezko seriea: Bigarren eta hirugarren zikloko ikasleentzat, programak 12 istorioz osatutako ikus-entzunezko bilduma eskaintzen du. Istorio bakoitzak 20 minutu irauten du, eta, bertan, programa ardazten duten gaiei buruzko dramatizazioa egiten da.

 

Ikasturte hasierak erronka eta planteamendu berriak dakartza; hori dela eta, Osasunkume programa dinamizatzen duen taldeak tresna berriak eskaini nahi izan dizkie irakasleei, hainbat gairi buruzko trebetasunak sustatu ahal izateko Lehen Hezkuntzako eskola-umeekin. Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako irakasleei genero-berdintasunean oinarritutako hezkuntzako komunikazio-estrategia bat eskainiko zaie; Solas egiteko Ipuinak: genero-berdintasuna. Material honi buruzko informazioa buletin honetako beste artikulu batean dago zehaztuta.

 

Erlazionatutako URL helbideak

www.osasunkume.net


(c) Edex 2001-2007