Genero-berdintasuna, Lehen Hezkuntzako ikasgeletan
 |
| Tresnaren azala | |
Gure garaiekin bat etorriz, genero-berdintasunaren inguruko balioen hezkuntzak daukan garrantzia islatu nahi izan dugu. Horretarako, ikasturte honetarako, Osasunkume programak material berria sortu du; Genero-berdintasuna: Solas egiteko Ipuinak.
Jaiotzen garenean, herentzia bat jasotzen dugu; ez soilik genetikoa, ezpada kulturala eta soziala ere bai, eta horrek zabaldu edo itxi egiten digu aurrean dugun etorkizuna. Baina, beharbada, pentsatu beharko genuke desberdinak izatea ez dela bekatua, ez akatsa, ez zoritxarra. Garen modukoak izan gaitezke, denoi berdin dagozkigun eskubideak galdu barik eta denok ditugun betebeharrak ahaztu barik.
Ikuspuntu horren barruan, OSASUNKUMEk Genero-berdintasuna aurkezten du, gizarte gisa dugun betebeharra hobeto garatu ahal izateko. Era berean, programa honen bitartez, giro eta ikasketa jakin batzuk ahalbidetu nahi dira, neska-mutilek ulertu dezaten denak direla baliotsuak, desberdinak izanda ere.
Horretarako, jabekuntza prozesuak garatu nahi dira Lehen Hezkuntzako neska-mutilengan, 1993an Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) proposatu zuen Bizitzarako Trebetasunen hezkuntzaren ereduan inspiratuta. Tresna hori erabiliz, gure asmoa da desberdina izatea naturala eta beharrezkoa dela ikas dezatela, bizitza bere osotasunean garatu dadin; eta hori, giza eskubideen aitorpenean oinarrituta. Horrek ez du inongo zerikusirik balio, aukera eta eskubide gutxiago izatearekin.
Helburu hori lortzeko, Osasunkumeko koadrilaren istorio-bilduma bat erabiliko dugu; izan ere, trebetasun sozialak eta balioak sustatzen dituen hezkuntza programa da. Hezkuntzako komunikazio-estrategia horren barruan material hauek sartzen dira:
CD-Rom interaktiboa: animaziozko bost istorio ditu (bakoitzak 3 minutu irauten du).
- Esku bete lagun (generoko ikuspegia)
- Oso familia normala (lanak berdintasunez banatzea)
- Korrika egin eta kontatu (generoko indarkeria)
- Diotena diotela (estereotipo baztertzaileak)
- Nire prakak (jabekuntza)
Gida didaktikoa: Sarrera labur baten ostean, eta gida honi esker, irakasleek generoen arteko tratu eta aukera berdintasuna sustatzeko egin beharreko lanean sartu ahal izango dituzte Bizitzarako Trebetasunak. Ipuin bakoitzerako, gehienez ere 45 minutuz garatu daitekeen saioa proposatzen da. Saio horietan, lehen aipatutako Bizitzarako Trebetasunei buruzko istorioetako bakoitza ikusi beharko da. Hau da saioen egitura:
- Istorio bakoitzari buruzko sinopsia.
- Berdintasunaren sustapenari dagokionez lortu nahi den helburua.
- Istorioa ikusi ostean egin beharreko jarduera edo ariketa.
- Jarduera osagarria, ikasitakoa ikasgeletan ere aplikatu ahal izateko.
- Ohar osagarriren bat (prentsatik, literaturatik edo filosofiatik hartutako datu edo informazioren bat), gaiari buruzko elkarrizketa pizteko.
Ea programari egindako ekarpen hau lagungarria zaizuen, gure gizartearen etorkizuna marraztuko duten pertsonen arteko elkarbizitza osasungarri eta eraikitzailea lantzeko orduan.
Erlazionatutako URL helbideak
www.osasunkume.net
|