Joko didaktikoen CDa. Ordenagailuko jokoak, pedagogia ludikoaren zerbitzura.

Irakaslearen gida  

Ikasturte honetan, Osasunkume programak lehen hezkuntzako ikasleen bizitza-ohitura osasungarriak garatzeko aukera ematen die ikastetxeei, 13 joko didaktikoren bidez. Jokoekin lotutako gaiak birziklapena, elikadura eta genero-berdintasuna dira, besteak beste.

Jakina denez, OSASUNKUMEk Informazioaren Teknologien aldeko apustua egiten du, eta, ondorioz, gaur egun umeek bizi dituzten tresna eta eszenatoki berrietan proiektatu ditugu programako proposamen didaktikoak. Hori horrela, CD interaktibo honek zenbait joko hezitzaile ditu, eta, beraien bitartez, modu ludikoan, OSASUNKUMEren heziketa-proposamenek jorratzen dituzten gaiei lotutako ikasketak bultzatzen dira. Modu atseginean, adin txikikoak bizitza-estilo osasungarriaren garapenerako garrantzitsuak diren gaiekin ohitzen joatea da gure asmoa. Dakigunez, jolasen bitartez, ikasketak eraginkorragoak izaten dira, eta ohitura osasungarriak modu ludikoan aurkezten badira, ondoren, eguneroko bizitzan, umeek gauza dibertigarri gisa ikusiko dituzte ohitura horiek, eta modu naturalagoan barneratuko dituzte egunerokotasunean.

Beste alde batetik, zenbait egileren arabera, eskolako ohiko baliabide didaktikoen eta neska-mutikoek aisialdian erabiltzen dituzten baliabideen (bideojokoak eta abar) artean sekulako aldea dago, lehenengoen kalterako. Hori horrela, eskola espazio monotono gisa hartzen da, egungo bizitzako benetako erritmotik aparte dagoen gune gisa.

Ikasturte honetan heldu zaizuen materialaren bitartez, hutsune hori bete nahi da. Horretarako, ikasleentzat interesgarriak izango diren joko multimedia batzuk jarri ditugu irakasleen esku.

Hauek dira aipatutako jokoak eta bertan lantzen diren gaiak:

 

Izenburua
Gaia
Joko mota
Zailtasuna

1. Ke barik bizi

Tabakoa

Labirinto puzzlea

Erraza/maila ertaina

2. Alkoholik gabe

Alkohola

Tetrisa

Erraza/maila ertaina

3. Zeuk aukeratu

Erronkei aurre egitea

Martetarrak/Trebezia

Maila ertaina

4. Garbi jokatu

Higienea

Bikoteak asmatu

Erraza

5. Ez daude bi berdinak

Autoestimua

Diferentziak

Erraza

6. Lasterka egin eta kontatu

Tentsioa kudeatzea

Fotogramak ordenatzea

Erraza/maila ertaina

 

7. Adedos?

Erabakiak hartzea

Fotogramak ordenatzea

Erraza/maila ertaina

8. Etxea gure kontua da

Jarduera eta atsedena

Objektuak bilatzea

Erraza/maila ertaina

9. Gogoan izateko uneak

Estresari aurre egitea

Espaziala

Erraza

10. Baietz heldu

Bideko segurtasuna

Trebezia

Maila ertaina

11. Koipe-bolen erasoa

Elikadura

“Martetarrak”

Maila ertaina

12. Korreziklatu

Ingurumenaren higienea

Sailkapenak egitea

Maila ertaina

13. Sergioren bihotza

Elikadura

Plataforma

Maila ertaina

 

CDarekin batera aurkezten den gidaliburu didaktikoak joko bakoitza eta bere balio didaktikoa ulertzen laguntzen du. Gidaliburu honi esker, irakasleek etekin pedagogikoa atera ahal izango diete jokoei, ikasleek modu ludikoan garatzen dituzten bitartean euren trebetasunak eta ezagutzak.

CDaren edukia zenbait hizkuntzatan aurkezten da, eta, ondorioz, euskarazko zein gaztelaniazko ikasketa-ereduetan lan egiten duten ikastetxeek tresna honen balio didaktikoa aprobetxatu ahal izango dute.

Erlazionatutako URL helbideak

www.edex.es


(c) Edex 2001-2007