Osasunkumek 2006-2007 lehiaketako sariak eman ditu

 

Joan den ekainaren 12an, Osasunkume programaren 2006-2007 lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia izan zen, eta anfitrioia La Salle-Legazpi ikastetxea izan zen. Ekitaldian Udaleko Prebentzio teknikaria, Zumarragako alkatea eta Osasunkume programaren arduraduna izan ziren.

Aurten, lanetarako proposatu genuen gaia Ikaskuntza-Zerbitzua izan zen. Ekimena gizartearekin konprometituta dago, eta, egindako lanekin, Osasunkume programaren sarea osatzen duten hiru lurraldeetako zenbait ikastetxek bat egin dute ekimenarekin. Gehien aukeratutako gaiak ingurumenaren zainketarekin erlazionatutakoak dira, beti ere, hurbileko ekintzen bitartez, hala nola, birziklapena eta kontsumo arduratsua.

Ekainaren 5ean, deialdi honetako ikastetxe irabazleen izenak eman ziren jakitera, bigarren zikloko eta hirugarren zikloko mailetan.

Bigarren zikloaren kasuan, lehenengo saria Errezilgo ikastetxeko 3. eta 4. mailako gelei eman zitzaien. Ikasle irabazleek egonaldi bat egingo dute Port Aventuran; lanaren ardura izan duen irakasleak, berriz, 500 euroko txekea jasoko du opari.

Maila bereko, hau da, bigarren zikloko bigarren saria Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolak irabazi zuen, eta egileak 4. mailako A ikasgelako ikasleak izan ziren. Ikasleek txangoa egin zuten, joan den ekainaren 21ean, Senda Viva Natur Parkera.

Hirugarren zikloaren mailan, lehenengo saria jaiaren anfitrioiek irabazi zuten, hau da, Zumarragako La-Salle-Legazpi ikastetxeak, eta, hortaz, egonaldia egingo dute Ingurumen Zentro batean. Aurkeztutako lana koordinatu zuten irakasleek 500 euroko txekea jasoko dute opari.

Maila honetako bigarren saria Elgoibar ikastolak irabazi zuen, eta, beraz, ikasgela irabazleak egun bateko txango bat egingo du.

Sariak ekainaren 12an banatu ziren Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxean, herriko alkatea bertan zela. Programaren maskota ere ikasleekin izan zen bai ekitaldian zein ondoren izandako jaian. Jaia, berriz, Kiki, Koko eta Moko pailazoek girotu zuten.

Ikastetxe irabazleen lanak eta lehiaketaren aktak programaren web orrian daude argitaratuta: www.osasunkume.net. Kontsultaren bat egin nahi baduzue, jarri harremanetan gurekin, telefonoz (94 -4425784 84) edo posta elektronikoz (osasunkume@edex.es).

Erlazionatutako URL helbideak

www.osasunkume.net


(c) Edex 2001-2007