Jaiak Osasunkume zentroetan
 |
| Irribarrea eta hurbiltasuna izan ziren protagonistak | |
Urtero legez, Osasunkumeren Patioan elkar ikusiko dugu! programaren jaiak zentroetara iritsi dira. Jai hauek izaten duten harrera bikaina dela eta, gogo handiz itxaro izandako unea dira. Jaiotan, hezitzaile nahiz ikasleek aukera izaten dute programan proposatzen diren baloreetan jolas-giroan lan egiten jarraitzeko. Joan den hilabetean lau ikastetxetan izan zen programaren maskota, eta ondo pasatu zuten tailer, pailazo eta irribarreen artean. Bai Tolosan zein Zallan, Detraka taldea izan zen jaiak dinamizatzeko arduraduna. Neska-mutikoek kometa, pin, papiroflexia eta bestelako tailerrak egin zituzten, eta, amaitzeko, Zirkus Mirkus ikuskizunaz gozatu zuten, zeinetan Osasunkume maskotak jaia zentroetako neska-mutikoekin konpartitzeko aukera izan zuen.
Kiki, Koko eta Moko pailazoek ikasleen zein irakasleen irribarreak eragin zituzten Lekeitio eta Portugaleten. Neska-mutikoek ordu eta erdiko ikuskizunean parte hartu zuten, dantza ugari eginez eta dibertsioz gainezka.
Lau herrietako 800 ikaslek konpartitu zituzten jolas-une horiek beraien hezitzaileekin, oso giro lasaian. Jai hauei buruzko informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan gurekin, telefonoz (94 442 57 84) edo posta elektronikoz (osasunkume@edex.es).
Erlazionatutako URL helbideak
www.osasunkume.net
|