EDEX, Sim Romi emakume ijitoen erakundea, Mendatako Udala eta Mari Jose Macaya izan dira saridunak, berdintasunaren aldeko lana aintzatesten duten 2010eko Berdintasuna sariekin.

Ezkerretik eskuinera: José Luis Bilbao, Diputatu Nagusia; Mendatako alkatea; EDEXeko Oihana Rementeria; Sim Romi elkarteko ordezkariak; María José Macayaren alaba eta Josu Bergara, Berdintasun Diputatua.  

EDEXek 2010eko Berdintasuna saria jaso du neska-mutikoen arteko berdintasunaren alde egindako "Genero berdintasuna. Solas egiteko ipuinak" materialagatik. Hezkuntza baliabidea izaki, errespetuaren eta ekitatearen balioak aintzat hartzen ditu eskoletan, aisialdiko hezkuntza erakundeetan eta familietan baliatu ahal izateko.

“Genero berdintasuna. Solas egiteko ipuinak” gida didaktikoa eta CD-Rom eleanitza dituen pack-a da. Bertan, marrazki bizidunez egindako bost istorio jasotzen dira, generoaren ikuspegia, atazen banaketa berdintasunezkoa, genero indarkeria, estereotipo diskriminatzaileen desagerraraztea eta 6tik 11 urtera bitarteko umeen jabekuntza lantzeko “aitzakia” moduan.

EDEXeko prebentzio saileko Oihana Rementeriaretzat, saria “prebentzio-lanari egindako aintzatespena da, haurtzaroa berdintasunean hezi behar delako”.

Josu Bergarak, Berdintasuneko diputatuak, adierazi zuen 2002. urtean sortutako sari hauek gizonezkoen eta emakumezkoen artean berdintasunaren alde egiten den lana aintzatetsi eta eskertzea dutela helburu. Izan ere, lan horrek zailtasun eta oztopo ugari ditu, eta guztion laguntzarekin gainditu behar ditugu.

Sari hauek 2009an berdintasuna helburu izan duten proiektuen artean egiten den aldez aurretiko hautaketa baten bitartez ematen dira, Berdintasunaren eta Herritarren Eskubideen Zuzendaritza Nagusitik emandako diru-laguntzen barruan.

Sari hauen kategoriak hiru dira: 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalak, Emakumeen elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk. Premisa horiekin, edizio honetako hautaketa 201 proiekturen artean egin da.

Bizkaiko ahaldun nagusiak bere esker onak eman zizkien sarituei, gizarte hobe eta bidezkoago bat eratzen laguntzeagatik.

URLs relacionadas

www.solasegitekoipuinak.net


(c) Edex 2001-2007